Jakintza Ikastolaren Elkartasun azokarako material bilketa egiten ari dira
Abenduaren 15etik 18ra Elkartasun merkatu txikia egingo du Jakintza Ikastolak. Seaskara eta Palestinara bideratuko dute lortutako dirua.
Abenduaren 15etik 18ra Elkartasun merkatu txikia egingo du Jakintza Ikastolak. Barrena jauregian jarriko dituzte bigarren eskuko liburuak eta jostailuak salgai, 16:30etik 19:00etara. Jakintzatik jakinarazi dutenez, «egun hauetan salmentatik lortzen dugun dirua Seaska –Iparraldeko Ikastolak– eta Palestinaren alde izango da».
Dena den, aste honetan, merkatu txikirako salgaien bilketa egiten ari dira. «Etxean soberan duzuen, baina saltzeko modu onean dauden jostailu eta liburuak ikastolara ekartzea eskatzen dizuegu abenduaren 12ra bitartean».
Bi aukera jarri dituzte horretarako. Batetik, Ikastolara eramatea: Haur Hezkuntzako Villa Eugenia eraikinean irakasleen bulegoan jasoko dituzte eta LH, DBH eta Batxilergoko San Ignazio eraikinean, idazkaritzan. Merkatu txikia martxan dagoen egunetan Barrenara zuzenean eramateko aukera ere izango da.












