Ordiziako Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako sarrerak, Internetez eta Majorin
Abenduaren 27an, larunbatez, goizez, 11:30ean, izango da ikuskizuna Majori kiroldegian. 'www.katxiporreta.eus' webgunean eta Majori kiroldegian eros daitezke.
Abenduaren 1ean, Ordiziako Barrenan egin zuten aurkezpena, Porrotxek eta Goierriko eta Urruñako ikastolako ordezkariek.Loinaz Agirre. Abenduaren 27an, 11:30ean, Ordiziako Majori kiroldegian Porrotx eta Marimotots pailazoek Iparraldeko ikastolen alde eskainiko duten Zerua lapurtuko dute ikuskizun berrirako sarrerak Internetez, www.katxiporreta.eus webgunean, eta Majori kiroldegian eros daitezke. 10 euro balio du sarrerak.
Azken egunetan Internetez erosteko arazoak izan badira ere, antolatzaileek jakinarazi dute berriz ere martxan dagoela Internetez erosteko aukera.
Ordiziako Jakintza, Beasaingo Andramendi eta Lazkaoko San Benito ikastolek, Lapurdiko Urruñako eta Ziburuko ikastolen alde antolatutako jaialdia da.












