Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak egiten duen lana ezagutzeko aukera asteazkenean, Legazpin
Elkarteko ordezkariek hitzaldia egingo dute Kultur Etxean 17:30ean, errefuxiatuekin, migratzaileekinn eta aberrigabeekin egiten duten lana azaltzeko. Legazpiko Udalak laguntzen duen elkartea da.
Larraña auzoan dagoen eraikin honetan dago Zehar-Erreguxiatuekin elkarteko harrera etxea, Oñatin. Bihar, Zehar-Errefuxiatuekin elkarte sozialaren lana eta errefuxiatuen, migratzaileen eta aberrigabeen errealitatea ezagutzeko aukera izango da Legazpi. Elkarteko ordezkariek hitzaldia egingo dute Kultur Etxean, 17:30ean.
Legazpiko Udalak laguntzen duen elkartea da Zehar-Errefuxiatuekin, eta bestak beste, Oñatiko Larraña Harrera Etxea kudeatzen du, adingabeak dituzten familientzako espazioa. Erkidego osoan egiten du lan, eta laguntza integrala eskaintzea da bere zeregina, inklusioa sustatuz eta pertsonen eskubideak defendatuz.
Honela azaldu dute egiten duten lana:
“Zehar-Errefuxiatuekin Euskadiko elkarte soziala da, errefuxiatuen, aberrigabeen, migratzaileen eta Giza Eskubideen Defentsan diharduten pertsonen eskubideen defentsa eta sustapenean arduratzen dena. Bere lana laguntza integrala eskaintzea da, inklusioa sustatuz eta pertsonen eskubideak defendatuz.
Mugimendu forzatuak gero eta handiagoak diren mundu batean, milioika pertsona behartuta daude beren etxeak uztera, segurtasuna, duintasuna eta bizitzak berreraikitzeko aukera berria bilatzeko. Zehar-Errefuxiatuekin existitzen da, pertsona guztiek babes internazionala eskatzeko eta beldurrik, diskriminaziorik eta indarkeriarik gabe bizitzeko duten oinarrizko eskubidean sinesten dutelako.
Hiru lurraldeetan dihardute, babes bila datozen pertsona guztientzako ingurune harrera eta seguruak sortuz. Pertsonen etorrerako, babeseko eta erroldarako prozesuetan laguntza sustatzen eta errazten dute, eta aukera berdintasunetan eta nortasun indibidual eta kolektiboaren errespetuan oinarritutako bizikidetza sustatzen dute, integrazio sozial, kultural, laboral eta politikoaren prozesuak sarean kudeatuz, interes-talde desberdinen parte-hartzearekin.
Bere jarduera arreta zuzenarekin konbinatzen da —juridikoa, psikosoziala eta komunitarioa— sentsibilizazio-, prestakuntza- eta gizarte-eragineko ekintzekin, ingurune inklusiboagoak eraikitzeko eta pertsona guztientzako ongizatezko harrera bermatzeko helburuarekin.
Bere zerbitzuak
• Alojamendu segurua harrera-zentroetan eta pisuetan.
• Orientazio juridikoa nazioarteko babes-eskaerari eta dokumentazio-izapideei buruz.
• Osasun-laguntza, osasun-arretara sartzeko aukera erraztuz.
• Hizkuntza ikaskuntza, komunikazioa eta integrazioa sustatzeko.
• Erroldatzea eta administrazio-izapideak, eskubide eta zerbitzuetara sarbidea bermatzeko.
• Lan-orientazioa eta prestakuntza, enplegua bilatzeko eta prestakuntza-praktiketara sartzeko laguntzarekin.
• Etxebizitza bilatzeko laguntza, autonomia lortzeko trantsizioa errazteko.
• Aisialdi-jarduerak eta komunitatean parte hartzea, laguntza-sareak indartu eta gizarte-integrazioa sustatzeko.
Bere harrera-guneak
• Larraña Etxea: Batez ere familientzako espazioa; bertan hartutako pertsonen %80 emakumeak dira, adingabeak dituztelarik haien kargura.
• Zuloaga Txiki: Gizon bakarrak hartzeko nagusiki pentsatua, baina baita haurrak dituzten familiak ere.
• Harrera programako pisuak: Bilbon, egoera zaurgarrian dauden gazteei zuzenduta, arreta integralarekin”.












