Donostiako Laser Tag parkera irteera Itsasondotik
Abenduaren 29rako antolatu dute irteera. Izena eman behar da. Pertsonako 10 euro ordaindu beharko dira. Ordainketa egiteko azken eguna, abenduaren 19a izango da.
Itsasondo gazteek proposatuta, Gabonetako oporretan, abenduaren 29an, Donostiako Laser Tag parkera egun pasa egingo dute. 11 eta 16 urte bitarteko nerabeentzako jarduera da. 10:30ean Ordiziako autobus geltokian elkartuko dira. Itzulera autobusa 15:57ean, hartuko dute Donostiatik.
Bazkaria eta Mugi txartela eraman beharko dituzte. Izena eman behar da, Gaztelekuan eta Internetez. Pertsonako 10 euro ordaindu beharko dira. Ordainketa egiteko azken eguna, abenduaren 19a izango da.













