Gabon beteak Legorretan
Legorretan Eguberri giroan ekintza ugari antolatu dituzte. Aurkezpena egin dute gaur. Ostiralean gaztaina jana eta flamenko ikuskizuna izango dira.
Legorretako zenbait eragile Eguberrietako ekitaldiak aurkezten, udaletxean.Loinaz Agirre Herriko eragileek antolatuta, ekintza sorta zabala izango da egunotan. Ostiralean, Guraso Elkarteak antolatutako elkartasunezko gaztaina festa izango da. Gaztainak 3 euroan salduko dira eta sagardoa euro batean. Elkartasunezkoak izango dira baita ere, igandeko Elkartasun azokako saskiaren zozketa eta abenduaren 24ko Ugaroren kantu eskea. Izan ere, hiru ekintza horietan bildutako dirua Calcuta Ondoan elkartearentzat izango da.
Bestalde, hainbat ekintzetarako sarrerak erosi beharko dira. Ostiralean, Herri Antzokian, Satto kultur elkarteak antolatutako David Colomo gitarra jotzailearen, Jose Jimenez kantariaren eta Sonia Salmeron dantzariaren Iparraldeko hego haizeak flamenko kontzerturako sarrera, 10 eurokoa izango da.
Hilaren 20an, Herri Antzokian, Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia aktore goierritarren Arizona antzezlanerako sarrerak ere 10 euro balio du. Hilaren 26an 11. Marranita txapelketa egingo dute Aldapa Haundi elkartean egingo dute eta 5 euro ordaindu beharko da pertsonako.
Hilaren 28ko bertso saiorako ere txartelak salgai egongo dira 10 euroan. Maialen Lujanbio, Haira Aizpurua, Julio Soto eta Sustrai Colina bertsolariak ariko dira kantuan. Ohi bezala, urtea korrika amaituko dute legorretarrek, San Silvestre krosarekin; 10:45etik aurrera izango da izena emateko aukera. Azkenik, urtarrilaren 4ko Elara, bidaia bat izarretara haur ikuskizunerako sarrerak, 4 euroan daude.
Irakurzaletasuna sustatu
Irakurzaletasuna sustatzeko, berriz, hilaren 17an, 0-5 urteko haur eta familientzako irakurketa kluba. Hilaren 19an, Betzaida Urtazaren Gabonetako ipuinak saioa izango da, 4 urtetik gorakoentzat eta hilaren 30ean, Liburu bat mundu bat, ipuinak, eskulanak eta musika uztartzen dituen saio literarioa Mestiza elkartearen eskutik, 6 urtetik gorakoentzat.
- Abenduak 12. 18:30ean, Gaztaina festa, plazan. 20:00etan, Iparraldeko hego haizeak, David Colomoren eskutik, Herri Antzokian. Sarrera, 10 euro.
- Abenduak 13. Gaztetxearen XXI. urteurrena.
- Abenduak 14. 12:00etan, Elkartasun azoka. Pilotalekuan.
- Abenduak 17. 17:00etan, Liburu Baby kluba, liburutegian.
- Abenduak 19. (Santo Tomas festa). 17:30ean, Betzaida Urtazaren Gabonetako ipuinak, liburutegian.
- Abenduak 20. 19:00etan eta 22:00etan, Aitziber Garmendiaren eta Jon Plazaolaren Arizona antzerkia. Herri antzokian. Sarrera, 10 euro.
- Abenduak 23. 10:00etan, Olentzero eta Mari Domingiren bisita, eskolan. 11:30ean, taloak eta jolasak, pilotalekuan. 12:30ean, euskal abesti herrikoiak Aldaieta elkarteko eta Ugaroko ikasleen eskutik, pilotalekuan. 12:15ean, eskolako bi saskiren zozketa.
- Abenduak 24. Gabon eskeak. 10:00etan, presoen alde kantari, Gaztetxetik. 10:30ean, Ugaro ikastetxeko ikasleak, Olentzerok lagunduta. 12:30ean, Elekun abesbatza. 17:30ean, opari banaketa elizan, Olentzeroren eskutik. 18:30ean, presoen alde kantari, Bide-Gaindik.
- Abenduak 26. 23:00etan, XI. Marranita txapelketa, Aldapa Haundi elkartean. Izen-ematea, 5 euro.
- Abenduak 28. 18:00etan, bertso saioa: Maialen Lujanbio, Haira Aizpurua, Julio Soto eta Sustrai Colina. Gai jartzailea, Imanol Artola Felix. Herri Antzokian. Sarrera, 10 euro.
- Abenduak 30. 10:30ean, Liburu bat, mundu bat ipuin kontaketa, liburutegian.
- Abenduak 31. 12:00etan, San Silvestre krosa.
- Urtarrilak 4. 17:00etan, Elara, bidaia bat izarretara haur ikuskizuna, Herri Antzokian. Sarrera, 4 euro.













