Akelarre antzerki saioa antolatu du Nagusilanek urtarrilaren 9rako
Virginia Imaz aktorea da protagonista. Sarrerak salgai daude Kultur Etxean eta Gizarte Zentroan. Ekintza honekin, Nagusilanek amaiera emango die bere 25. urteurrenaren ospakizunei.
Legazpiko Nagusilan elkarteak antolatuta, Akelarre antzezlana eskainiko du Virginia Imaz aktoreak urtarrilaren 9an. Emanaldia Latxartegi Aretoan izango da, 19:00etan, eta sarrerak salgai daude dagoeneko, 5 euroan. Gizarte Zentroko tabernan erosi daitezke, baita Kultur Etxean ere, baina hemen, hilaren 19ra arte bakarrik. Aurrez ez badira guztiak saltzen, Latxartegin bertan ere jarriko dituzte salgai emanaldiaren egunean bertan.
Ekintza honekin, Nagusilanek amaitutzat emango du bere sorreraren 25. urteurrena ospatzeko egitaraua.













