Gipuzkoako kartografia katalogoaren aurkezpena, Zumalakarregi museoan
'Gipuzkoa behin betiko. Lurraldea XIX. mendean' aldi baterako erakusketaren baitako ekitaldia izango da.
Javier Maritxalar historialariaren Gipuzkoa kartografia katalogoa 1529-1936 argitalpena aurkeztuko dute ostegun arratsaldean Ormaiztegiko Zumakalarregi museoan. Aurkezpena Gipuzkoa behin betiko. Lurraldea XIX. mendean aldi baterako erakusketaren testuinguruan antolatu dute. Maritxalarren lan mardul hau, lau kontinenteetako 233 erakundetako artxiboetan egindako bilaketa sakonaren emaitza da.
Aurkezpen ekitaldia 19:00etan izango da egilea bertan dela. Ane Abalde, Kutxa Fundazioko arte eta ondare zuzendariak ere parte haratuko du aurkezpenean. Parte hartzeko izena eman behar da Zumalakarregi museoarekin harremanetan jarrita.













