Olentzeroren eta Errege magoen gutunak jasotzeko postontzi berezia jarri dute Legazpiko Correos bulegoan
Haurren artean idazteko ohitura bultzatzea da egitasmo honen helburuetako bat. Material berezia ere jarri dute salgai.
Legazpin Martin Pipasek jaso izan ohi ditu Olentzerori zuzendutako gutunak, eta Korosti dantza taldeak antolatutako ekitaldian jasotzen dituzte Errege Magoei idatzitakoak haien laguntzaileek. Baina bi hitzordu horien zain egon beharrean, badago herrian pertsonai horientzako mezuak jasotzeko postontzi berezi bat, Correosen.
Correosek zazpi postontzi berezi jarri ditu Gipuzkoako beste hainbeste bulegoetan. Legazpikoa da bulego horietako bat, eta gainerakoak, Donostiako Urdaneta eta Gros, Hernanikoa, Lasartekoa, Tolosakoa y Azpeitikoa. Correosen asmoa, Gabon izpiritua zabaltzeaz gain, “txikinenen artean idazteko ohitura” bultzatzea ere bada.
Kanpaina honen barruan, material bereziaren salmenta ere egingo dute. Besteak beste, gutun azal eta gutunak idazteko paper bereziak, gutunak apaintzeko pegatinak eta Errege Magoen irudia duten zigilu bereziak dituzte salgai.













