Astotxo eguna antolatzeko bilera irekia gaur da
Martxan dira urtarrilaren 11n egingo den Astotxo Eguneko prestaketak eta Zawopi elkarteak zein udalak herritarrei bertaratzeko deia egin die gaur 18:00etan egingo den bilera irekira. Antolaketaren berri emango da, eta aktore gisa edota mozorroak zein eszenografia prestatzen lagundu nahi duenarentzat ere irekia izango da.













