Legorretako 'Arizona' antzezlanerako sarrerak salgai
Udaletxean, goizez, eta liburutegian, arratsaldez eros daitezke, 10 euroan. Abenduaren 20an bi saio eskainiko dituzte Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktore goierritarrek: 19:00etan eta 22:00etan.
Larunbatean, abenduaren 20, Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktore goierritarrak protagonista dituen Arizona antzezlana ikusteko aukera izango da Legorretako Herri Antzokian. Bi saio egingo dituzte: lehenengoa, 19.00etan eta bigarrena 22:00etan. Sarrerak, 10 euro balio dute eta udaletxean, goizez eta liburutegian, arratsaldez, eskuratu daitezke.













