Ostiralean premia dutenei arropa eta mantak banatuko dizkiete Legazpin
Auzoak Bizirik egitasmoak eta Goierriko Kontseilu Sozialistaren Etxebitzia Sindikatuak bildutako materiala da. Larrasoain gune sozialistan egingo dute banaketa, 17:00etatik 19:00etara.
Goierriko Kontseilu Sozialistako eta Auzoak Bizirik egitasmoko ordezkariak, aurreko astean egindako material bilketan. Goierriko Kontseilu Sozialistaren Etxebizitza Sindikatuak antolatuta aurreko asteetako manta eta arropa bilketetan jasotako materiala ostiral honetan banatuko dute, premia duten herritarren artean. Material bilketa honetan Auzoak Bizirik egitasmoak ere parte hartu du.
Legazpiarrek mantak eta haur eta helduentzako neguko arropa eraman zuten bi erakundeek egindako bilketa puntuetara. Orain, banatu egingo dute jasotako material guztia, Saturnino Telleriako biribilgune ondoan dagoen Larrosain Gune Sozialistan, 17:00etatik 19:00etara.













