Emotio taldearen Gabonetako kontzertua
Abenduaren 21ean, 18:00etan, izango da Ordiziako elizan. Elkartasunezkoa izango da.
Emotio abesbatza, Ordiziako Andre Mari elizan ateratarako argazki batean. Ordiziako Emotio taldeak Eguberrietako kontzertua eskainiko du igandean, abenduaren 21ean, Ordiziako elizan. Kontzertuak bi zati izango ditu. Lehenengoan, obra polifonikoak, erlijio ukitukoak kantatuko dituzte. Eva Ugalderen Airea, Josu Elberdinen Beata es Virgo Maria, Francisco Soto de Langaren Beneditte.
Kontzertuaren bigarren zatian, Gabonetako kantu klasikoen txanda izango da: Hator Hator, Oi Bethleem, Zapata Txuriak eta Hego Amerikako Gabon kanten bilduma laburra, Dante Andreok harmonizatuta, eta perkusioak lagunduta.
26 emakumek osatzen dute Emotio taldea eta igandean lagun izango dituzte Amaia Dorronsoro ataundarra (pianoa), Helene Andres eta Jesus Maria Andres (perkusioa). Debora Herrero ordiziarraren zuzendaritzapean ariko dira.
Elkartasunezko kontzertua izango da. Dohainik da kontzertua baina borondatezko diru ekarpena jaso eta Gaztako Salam elkartera bideratuko dute.












