Gabon irudi onenen egileek jaso dituzte dagozkien sariak
Arkatza marrazketa elkarteak antolatutako lehiaketako sari banaketa ekitaldia egin zuten atzo. Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako lehiaketa izan da, eta maila bakoitzeko irabazle bat izan da, sei guztira. Lanak ikusgai daude Kultur Etxean.
Legazpiko Gabon irudien marrazki lehiaketaren irabazleek atzo iluntzean jaso zituzten sariak, Eric Galvez alkatearen eta Miryam Galilea zinegotziaren eskutik.
Arkatza elkarteak antolatuta, herriko Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta zegoen, eta abenduaren 14an, igandean egin zen, Kultur Etxean. Guztira 30 partaide izan zituen, eta hauek izan ziren irabazleak: LH1ean Lur Idigoras, LH2an Paula Roman, LH3an Garazi Manso, LH4an Hodei Herranz, LH5ean Lola Conforti eta LH6an Izar Legorburu.
Sariak banatu ondoren, lehiaketara aurkeztutako lan guztien erakusketa ireki zuten ondoko aretoan. Erakusketa gaur eta bihar, eta hilaren 22an, 23an, 29an eta 30ean, egongo da ikusgai, 17:00etatik 20:00etara