Oier Sarasola Gipuzkoako lau eta erdiko finalean
Abenduaren 20, Ordiziako Txapagaineko Oier Sarasola pilotariak Gipuzkoako lau eta erdiko finala jokatuko du A3. mailan, Anoetan.
Oier Sarasola, Ordiziako Txapagain taldeko pilotaria.Txapagain. Abenduaren 20, Ordiziako Txapagaineko Oier Sarasola pilotariak Gipuzkoako lau eta erdiko finala jokatuko du A3. mailan. Finala Anoetako Alkartasuna frontoian izango da 16:00etan eta Izurungo Landaren aurka.
Txapagaineko pilotarien balantzea denboraldiko aurreneko txapelketa honetan “oso positiboa” izan da. Izan ere, alebin mailan Gipuzkoako txapelketan 400 pilotari baino gehiagok parte hartu dute eta Txapagaineko pilotariak postu onean ibili dira jokatu duten maila guztietan. Sarasolaren maila berean Xuban Adurriagak finalerdia jokatu zuen Ordiziako Beti Alai pilotalekuan eta partidu estuaren ondoren 1-2 jokoarengatik galdu zuen”.
A1. mailan, Telmo Alberdik 2-1 galdu zuen final laurdenetan eta maila berean Eneko Telleriak ez zuen lortu multzoko sailkatua izaterik, 3. geratu zen eta eskualdeko txapelketan galdu zuen.
A2. mailan Aratz Iraola final zortzirenetara iritsi zen eta Unax Irazu ere sailkatu zen baina hamaseigarrenetan kaleratua izan zen.
Urtarrilean hasiko den binakako txapelketara begira “aurreikuspen ona” egiten dute Txapagainekoek eta “emaitza onak lortzeko itxaropena daukagu”.













