Baserritik bizitzearen inguruan hitz egin dute Arriaranen
Gaur eguerdian, Baserritik bizitzea lehen eta orain. Arriarandik sortzen mahai-ingurua egin dute Arriarango Intxaurpe elkartean. Aitor Urdangarin (Saltsamendi baserria), Gregorio Eguren (Zabalondo baserria) eta Aitor Aranburuk (Itola baserria) parte hartu dute. Gidaria Maixabel Urdangarin izan da. Solasaldiaren aurretik, Iker Sanchok sarrera historikoa egin du. Baserritar bakoitzak bere esperientzia azaldu du eta bertaratuek “oso interesgarria” izan dela azaldu dute. Amaieran, bazkaria egin dute hizlarien produktuekin.













