San Sebastian jaiak ospatzen ari dira Garinen
Beasaingo Garin auzoan San Sebastian jaiak ospatzen ari dira. Gaur goizean, kanpai-buelten eta altxafuegoen ondoren, Beasaingo Goiz-eresi txistulari taldearekin kalejira egin dute. Mezaren ostean, Aurtzaka taldeak dantza saioa eskaini du eta Ixo taldeak Herio antzezlana. Muñogain auzo elkartean herri bazkaria egin dute, Elustondo anai-arrebak trikitixarekin. Arratsaldean eta bihar ere hainbat ekitaldi izango dira. Horra hor egitaraua:
Urtarrilak 17, larunbata
- Herri bazkariaren ondoren. Mus eta punttu txapelketak auzokoentzat.
- 17:00. Haurrentzako zirku tailerra
- 18:00. Haur-jolasak auzoko pilotalekuan: aulki-joko, oskol biltze, etab.
- Jolasak amaitutakoan. Gaztaina-jana sagardoarekin eta txokolatearekin.
- 19:30. Dantza-bikote lehiaketa
Urtarrilak 18, igandea
- 10:00. Goiz-eresia Trapalata txarangarekin.
- 11:00. Garingo XII. Mendi lasterketa herrikoia.
- 13:30. Lasterketako sari banaketa
*Ez da faltako musika girotua Trapalata taldearekin.













