Aizkorri Mendizale Elkartearen irteera Idiazabalera
Izena eman behar dute parte hartu nahi dutenek. Igandean 08:00etan egin dute hitzordua, elkartean.
Aizkorri eta Aittu elkarteek Beasain-Orio irteera antolatu zuteneko argazkia, irteerari ekin aurretik, udan.Mikel de las Heras Aizkorri Mendizale Elkarteak Beasaindik Idiazabalera joateko irteera antolatu du iganderako –urtarrilak 25–. Elkartean 08:00etan egin dute hitzordua. San Blas festen aitzakian antolatu dute irteera; 45. Idiazabalgo Herri Krosa izango da. Parte hartzeko izena eman behar da, ostegunean –urtarrilak 22– 19:00etatik 20:00etara elkartean, 616 310 535 zenbakian edo mendia@aizkorrime.eus helbidean.













