Zabala aita-semeak irabazi dute Ormaiztegiko mus kanporaketa
Zabala aita-semeak —erdian—, ostiralean Murua tabernan jokatu zen kanporaketan. Hitza Julian eta Asier Zabala aita-semeek irabazi dute, Euskal Herriko 17. Mus Txapelketaren baitan, ostiralean jokatu zen Ormaiztegiko kanporaketa, eta Juan Miguel Loidi eta Joxe Mari Urbietak egin zuten bigarren. Herrikako kanporaketak otsailaren 22ra bitartean jokatuko dira eta Goierrin hainbat deialdi daude eginda horretan harira.













