Zeraingo Urtekaria salgai, Mandion eta Ostatun
Zeraingo herriaren ikuspegia.Iñaki Gurrutxaga Urteroko legez Zeraingo Urtekariko ale bana banatu berri da herriko etxe guztietan. Salgai ere jarri dute Ostatun eta Mandion, dendan eta tabernan. Ohi bezala pasa den urteko gertaera esanguratsuenak bildu dituzte 84 orriko argitalpen mardulean. Bide batez, udalak eskerrak eman nahi izan dizkio Urtekarian lanean aritu den lan talde guztiari.













