Instagramen argazkiak eta bideoak partekatzeko ikastaroa Seguran
KZ Gunean eskainiko da ikastaroa, bi egunetan. Izen ematea urtarrilaren 22ra arte dago irekita.
Segurako KZ Guneak Instagram sare sozialean argazkiak eta bideoak nola partekatu erakusteko ikastaroa eskainiko du. Ikastaroa bi egunekoa izango da, urtarrilaren 29an eta 30ean, 11:00etatik 13:00etara. Gehienez 6 pertsonako taldea izango da eta izen ematea irekita dago ostegunera bitartean. Izena ematea liburutegian edo udaletxeko harreran egin daiteke. Zalantzak argitzeko kultura@segura.eus helbidera idatzi edo 627 449 161 edo 943 80 10 06 zenbakietara deitu daiteke.













