Oinezkoen lehentasuna adierazteko lanak Nafarroa etorbidean
Oriamendi kalean, berriz, Barrendaingo lanekin lotura duten saneamendu lana egiten ari dira.
Lanak Beasaingo Nafarroa etorbidean.L. Goiburu Nafarroa etorbideko zati bat, pergolen parean, obretan dago egunotan. Udalak azaldu du zoladuraren diseinuan eta egituran aldaketa batzuk egiten ari direla, bide horretan oinezkoen ibilgailuen aurretik lehentasuna dutela adierazteko. Horrez gain, Barrendain plaza eraberritzeko obrak martxan daude eta lur zati handi bat altxatu dute jada. Obra horri lotuta, Oriamendi kalean saneamendu lanak egiten ari dira.














