Adirane Peñagarikano, hirugarren Beasaingo Garin auzoko mendi lasterketan
Adirane Peñagarikano urretxuarra hirugarren postuan sailkatu zen igandean Garingo mendi lasterketan. Goierri Kopa Traileko lehen proba izan zen. 12,2 kilometroko lasterketa Irati Zubizarretak irabazi zuen (1:16:23) eta bigarren postuan Garazi Abasolo sailkatu zen (1:16:54). Peñagarikanok ordu bat, 18 minutu eta 41 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko. Goierri Kopa Traileko hurrengo lasterketa Ordiziakoa izango da, otsailaren 15ean.














