Proba motza, ertaina eta luzea izango ditu. Izen-ematea zabalik dago.
UZ Trail mendi lasterketa martxoaren 1ean izango da. Urteroko moduan, hiru ibilbide izango dira aukeran: motzak 6 kilometroko luzera eta 250 metroko desnibela izango du. Hasiberrientzat eta gazteentzat aproposa. Ertainak 12,1 kilometroko luzera eta 800 metroko desnibela du. Luzeak, berriz, 23 kilometroko luzera eta 1.600 metroko desnibela du. Luzekoak eta motzekoak 09:00etan abiatuko dira Areizaga-Kalebarren plazatik eta ertainekoak 09:30ean.
Izen-ematea zabalik da jada. Izena emateko, sakatu
hemen.
Otsailaren 1etik aurrera izen-ematea garestiagoa izango da. Egun horretarako topaketa irekia antolatu dute: korrikalariak 08:30ean elkartuko dira Areizaga-Kalebarren plazan, ibilbidearen lehen zatia egiteko.