Ameztiren 22. mus txapelketa, ostiralean
Amezti elkarteko mus txapelketako irudi bat, iaz. Amezti Zegamako Amezti elkarteko 22. mus txapelketa jokatuko da ostiral honetan, 21:30ean. Herriko enpresa eta saltokien laguntzarekin antolatu ohi dute urtero txapelketa. Irabazleentzat txapela eta 150 euroko saria izango da. Izen ematea 20 eurokoa izango da bikoteko eta 21:00etatik 21:30era bitartean egin ahal izango da.













