Goierriko GKS-k hainbat kultur ekintza antolatu ditu ostiralerako
Beasainen, Legazpin, Ordizian, Urretxu-Zumarragan eta Zaldibian egingo dituzte urtarrilaren 31rako deituak dituzten manifestazioak girotzeko.
Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 31ko manifestaziorako deia egin zuen Bilbon egindako agerraldian.Hitza Goierriko Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) manifestazioak ditu deitua urtarrilaren 31rako Bilbon eta Iruñean Faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka goiburupean, eta hura girotzeko hainbat kultur ekintza antolatu ditu ostiralerako, hilak 23. Goierriko bost herritan egingo dituzte: Beasainen, Legazpin, Ordizian, Urretxu-Zumarragan eta Zaldibian.
Honakoak dira herriz herriko egitarauak:
Beasain (Xuber taberna)
- 20:00. Pizza potea
- 21:00. Showcase. Rams Yalo Apanrapa
Legazpi (Giroa taberna)
- 20:00. Kontzertu akustikoak: Baigorri, eta Mirari eta Antton
Ordizia (Gaztetxea)
- 17:00. Gaztetxearen irekiera
- Ondoren. Iago Magoaren ikuskizuna eta Poligono Txikiren bakarrizketa
- Bitartean. Pizza potea
Urretxu-Zumarraga (Zelai Arizti kultur etxea)
- 17:30. Proiekzioa. Alfon Militante antifaxistari elkarrizketa
- 18:15. Bakarrizketa. Manex Astigarragaren Margolaria
Zaldibia (Herrian zehar)
- 19:00. Bertso poteoa Bittor Altube eta Suhar Gesalagarekin, plazan hasita













