Irakurle taldearen urteko lehenengo hitzordua Ormaiztegin
Irakurle taldeak urteko lehendabiziko bilkura izango du datorren astean, urtarrilak 27. Euskarazko eta gaztelaniazko irakurketak tartekatzen dituzte, Miriam Luki eta Monika Leiva kazetarien gidaritzapean. Sandor Marairen (Košice —gaur egun Eslovakia—, 1900 – AEB, 1989) El ultimo encuentro izango dute mintzagai asteartean, 18:00etan liburutegian. Hurrengo hitzordua otsailaren 24an izango da, Ezer ez dago utzi nuen lekuan eleberreriarekin. Itziar Otegi idazlea bertan izango da.
Hurrengo hitzorduak:
- Martxoak 24: El encaje roto. Emilia Pardo Bazan.
- Apirilak 28: Kontra. Ane Zubeldia.
- Maiatzak 26: Estupor y temblores. Amelie Nothomb.













