‘Labyrinthus’ aurkeztuko du gaur Karmele Correyerok
Irakurlearen begirada aldatzea du helburu, ‘normaltasunaren’ ideia zalantzan jarriz eta nortasun nahasmenduarekin bizi diren pertsonek bizi duten labirintoko bidea azalduz.
Karmele Correyero liburua Aizarnazabalen aurkezten.M. Txintxurreta/GUKA Gaur, Loinaz Udal Liburutegian (17:30), heziketa berezian, psikologian eta psikopedagogian aditua den Karmele Correyero Sosak Labyrinthus liburua aurkeztuko du. Irakurlearen begirada aldatzea du helburu, ‘normaltasunaren’ ideia zalantzan jarriz eta nortasun nahasmenduarekin bizi diren pertsonek bizi duten labirintoko bidea azalduz. Honela dio liburuan idazleak berak: “Liburuaren asmoa ez da erantzun definitiboak edo formula magikoak ematea; giza adimena ulertzea enpatia eta ausardia ekintza bat da”.













