Tiketak urtarrilaren 26tik 29ra egongo dira salgai, bi euroan, 17:00etatik 19:00etara bitartean.
Otsailaren 5ean Urbiberri gizarte zentroko bazkideek ere ospatuko dute Loinazko San Martin eguna. Urtero bezala, bazkide zaharrenei omenaldia egingo diete. Luntx bat ere izango da, eta horretarako tiketak urtarrilaren 26tik 29ra egongo dira salgai, bi euroan, 17:00etatik 19:00etara bitartean, zentroan. Gehienezko edukiera 250 pertsonakoa da.
13:30ean hasiko dute Loinazko San Martin eguna, bazkideentzako luntxarekin. 17:00etan omenduei harrera egingo diete eta Aurtzaka txiki dantza taldeak saioa eskainiko die. 17:30ean, berriz, Gurea Abesbatzak emanaldia egingo du, eta 18:00etan Urbiberriko Argi taldearen dantza emanaldiaren txanda izango da. Jarraian dantzaldia izango da, 21:00ak arte.