‘Mendi Tour’ film jaialdiak geldialdia egingo du Ataunen
Mendizaletasuna eta zinema uztatzen duten lau film izango dira ikusgai antzokian urtarrilaren 30ean.
Mikel Saez de Urabain eta Iker Uranga Txindokiko frontoira bidean. Iñigo Santiago Saracho Azken urteetan egin izan den bezala, aurtengoan ere Bilboko Mendi Film jaialdiko filmak Ataunera iritsiko dira Mendi Tour. Mendi Filmeko onena izenburupean. Besteak beste, sail ofizialean proiektatu zituzten lau film emango dituzte Ataungo Herri Antzokian datorren urtarrilaren 30ean, ostiralean, 21:30ean hasita. Sarrera doan da eta ordu erdi lehenago irekiko da aretoa. BBK Mendi Filmek eta Ataungo Udalak elkarlanean antolatu duten ekimena da, eta EITB-k babestu zein Zineuskadik lagundu du antolakuntzan.
Lanik onenak
Proiektatuko diren lanen artean daude, besteak beste, 2025eko Mendi Federazioko Zabalandi Sekzioan nabarmendu zen gaztelerazko hamabi minutuko Aldabide filma (azpitituluak euskaraz), Kirol eta Abentura Film onena izendatu zuten ingeles eta gaztelerazko hogeita zazpi minutuko Cantos y Flores filma (azpitituluak euskaraz), EITB Euskarazko Film Onena izendatu zuten hemezortzi minutuko Izarren Zaunka filma (azpitituluak gazteleraz), eta Mendi Federazioko Sail Ofizialean nabarmendu zen ingeles eta frantsesezko hogeita hamazazpi minutuko Into Altai filma (azpitituluak euskaraz eta gazteleraz).
Antolatzaileek bertaratzera animatzeko, filmen inguruko gogoetak egiteko eta iluntze ezberdin bat igarotzeko gonbidapena luzatu diete zinemazaleak diren zein ez diren herritarrei.










