‘Nortasun Agiria’ bakarrizketa saioa, otsailaren 4an Lazkaon
Esperientzia pertsonalak ditu hizpide Zuhaitz Gurrutxagak saio horretan.
Zuhaitz Gurrutxaga 'Nortasun agiria' antzezlanean. Hitza Zuhaitz Gurrutxagak Nortasun Agiria bakarrizketa saioa egingo du datorren otsailaren 4an, 19:00etan, Areria aretoan. Hainbat bakarrizketa landu ditu dagoeneko Gurrutxagak, eta horien artean azkena da hau, gaurkotuena; esperientzia pertsonalak ditu hizpide.










