Sanblasetako paella bazkarirako txartelak salgai, gaurtik
Idiazabalgo kuadrilla paella prestatzen, iazko San Blas jaietan.Iñaki Gurrutxaga San Blas jaiak hastear dira eta antolaketa lanak aurreratuta dituzte Idiazabalen. Udaletik iragarri dutenez, gaur 10:30etatik aurrera jarriko dituzte salgai otsailaren 3ko paella bazkarirako txartelak. 800 txartel jarriko dituzte salgai guztira, agortu arte. Paella errazioak 5 euro balio du eta postreak 1. Txartelak liburutegian izango dira salgai, ohiko ordutegian.










