Erdigunea trafikoarentzat itxita izango da larunbat arratsaldean Idiazabalen
Autobosen geralekuetan ere aldaketak izango dira asteburuan.
Idiazabalgo Udalak jakitera eman duenez, bihar larunbata herriko erdigunea itxita egongo da trafikoarentzat, 16:00etatik 19:00etara. Ondorioz, autobusen geralekua Zigor kalera lekualdatuko da. Igandean ere izango da eragina trafikoan, herri krosa dela eta autobusak Geronimoeneako biribilgunean emango du buelta, 10:00etatik 14:00etarako tartean.













