Euskal Herriko 17. Mus Txapelketaren kanporaketa Arranon, bihar
Lehen saria Arranon bi lagunentzako otordua da, eta bigarren saria gazta bat.
Euskal Herriko 16. Mus Txapelketaren kanporaketa Arranon, iaz.Hitza Euskal Herriko 17. Mus Txapelketaren kanporaketa jokatuko da Arrano tabernan bihar, urtarrilak 24, 16:30ean hasita. 16:00etatik aurrera da izen-ematea. Lau erregetara jokatuko da, 30 tantotako hiru usteletara. Lehen saria Arranon bi lagunentzako otordua da, eta bigarren saria gazta bat.













