Gipuzkoako binakako bola txapelketako azken aurreko tiraldia Mutiloan
Igandean izango da Gurruntzain bolatokian. Finala Aian jokatuko da otsailaren 1ean.
Bolariak Mutiloako Gurruntzain bolatokian, 2023ko San Pedro jaietan. Tere Madinabeitia Goierriko bolariak denboraldi betean daude. Bihar emango diote hasiera Goierriko 36. Bola txapelketari Zerainen, baina horrekin batera martxan da Gipuzkoako binakako bola txapelketa ere. Igande honetan, Mutiloan egingo da Gipuzkoako txapelketako hirugarren tiraldia. Bertan erabakiko da, otsailaren 1ean, Aian jokatuko den finalera nortzuk sailkatuko diren.













