Santa Ageda bezperako koplak sortzeko hitzordua, Itsason
Santa Ageda bezperako kopla emanaldia, iaz Itsason. Lide Egizala Ohi bezala, Santa Ageda bezperan kopla emanaldia egingo dute Itsason, otsailaren 4an. Urtero kopla berriak sortzen dituzte egun horretarako eta larunbatean, urtarrilak 24 hitzordua egin dute herritarren artean bertso berriak sortzeko. 18:00etan elkartuko dira, udaletxeko Ganbara aretoan.













