Uxue Fernandezek Gipuzkoako Euskal Federazioaren mendeurreneko liburuan parte hartu du
Botez bote 100 urte / Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa / 1925-2025 liburua aurkeztu zuen ostegunean Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) Donostiako Aquariumean. Liburuak bost atal ditu eta Uxue Fernandez urretxuarrak bigarrenean parte hartu du, emakumeen pilotari buruzko testuarekin.














