Aisa euskara ikastaroa, Ordizian
Otsailaren 3tik ekainaren 4ra bitartean izango da, astearte eta ostegunetan, 10:00etatik 12:00etara, eta 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago.
Ordiziako Udalak diruz lagunduta, Aisa ikastaroa antolatu du Goiztiri AEK euskaltegiak. Ikastaroa dohainik da, Ordizian bizi edo lan egiten duten pertsonentzat. Otsailaren 3tik ekainaren 4ra bitartean izango da, astearte eta ostegunetan, 10:00etatik 12:00etara, eta 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago.
Urtarrilaren 30era arteko epea dago zabalik izena emateko.
Informazio gehiago eta izen-ematea: Goiztiri AEK Euskaltegian (Nafarroa Beherea 1, Ordizia), ordizia@aek.eus helbidean, 943 88 91 74 telefonoan edo 688 746 638 WhatsApp zenbakian.













