Kanpai doinu berri bat Legazpiko elizako kanpandorrean
Urrian hasita, hil bakoitzeko 25ean 'Haurtxoa sehaskan' abestia entzuten da 18:00ak aurretxoan. Herriko jaio berriei ongietorria ematea du helburu.
Legazpiko parrokiko kanpandorreak abesti berria estreinatu zuen joan den urteko urriaren 25ean. Haurtxoa sehaskan da doinua, kanpaikadekin interpretatua, eta ordutik, hilero jartzen dute horren grabazioa, hilaren 25ean.
Parrokiko lagunen batzordeko kideek azaldu dutenez, Legazpin jaitako haur berriei ongi etorria ematea du helburu doinuak, “jaio berri baten etorrera eta horrek dakarren zoriona” balioan jartzea.
Haurtxoa sehaskan 17:55a eta 17:59a bitartean jartzen dute, bi aldiz.













