Ur horniduraren azpiegitura berritzeko lanak egiten ari dira Telleriarten
Joan den astean hasi ziren lanekin. Ur Zerbitzuak da lanen arduraduna.
Telleriarte auzoko plazan eta inguruan obrak egiten ari dira joan den astetik. Gipuzkoako Ur Zerbitzuak da arduraduna. Ingurune horretako ur horniduraren azpiegitura berritzen ari da.
Besteak beste, lurperatutako tutuak aldatzen ari dira, eta horretarako, bai plazako bai bideko zorua zulatu dute.













