Bost gazte atxilotu ditu Ertzaintzak Lazkaon, Beasaingo enpresa batean kablea lapurtzea leporatuta
Lapurreta asteartean izan zen. Lapurtutako materialak 8.000 euro inguruko balioa dauka. Ehun kilo kable lapurtu zituzten.
Ertzaintzak zabaldutako irudia.Ertzaintza Lazkaon bost gazte atxilotu ditu Ertzaintzak, Beasaingo enpresa batean lapurtzea leporatuta. Lapurreta zein atxiloketak asteartean izan ziren.
Ertzaintzak jakitera eman duenez, astearteko arratsaldeko lehen orduetan egin zuten lapurreta Beasaingo enpresa batean. Lapurrak furgoneta batean sartu ziren enpresaren esparruan eta 100 bat kilo kable lapurtu zituzten. Lapurtutako materialak 8.000 euro inguruko balioa dauka. “Enpresako langileak haiek atxikitzen saiatu ziren, baina lapurrek sarrerako barrera hautsi eta ihes egitea lortu zuten”, dio Ertzaintzaren oharrak.
Ertzaintzari abisua eman eta patruila bat inguratu zen. Patruila susmagarriekin gurutzatu zen eta azkenean Lazkaon harrapatu zituen. Ustezko lapurrak indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu zituzten.
21 eta 32 urte arteko gazteak dira, “delitu-historia luzea dutenak antzeko egiteengatik”. Ertzain etxera eraman zituzten, eta epaileak Martuteneko espetxean sartzea agindu du.













