Lazkao Txikiren irudiak egin dituen tatuatzailea 'Hitzetik Hortzera' saioan
Urteak daramatza Lazkagao Tattoo artistak tatuajeak egiten.
Lazkagao Tattoo tatualtzailea, Lazkao Txikiren irudi bat tatuatzen. Hitzetik Hortzera Lazkagao Tattoo tatuatzailea elkarrizketatuko dute aste honetako Hitzetik Hortzera bertsolaritza saioan. Lazkao Txikiren tatuajeak egin dizkie hainbat laguni Gasteizko tatuatzaileak.
Urteak daramatza Lazkagao Tattoo artistak tatuajeak egiten. Pandemian, Joxe Miel Iztueta Lazkao Txiki-ren marrazki bizidunak ikusten hasi zen berriz, eta orrietan bere irudiak zirriborratzen zituen. Lagun artean gustatu, eta bertsolariaren tatuajeak egiten hasi zen lagunei.
Tatuaje horiei buruz hitz egingo dute aste honetako programan baina, horrez gain, nola hasi zen tatuajeak egiten eta artistikoki tatuatu nahi izaten duenari buruz ere hitz egingo dute.
Hitzetik Hortzera saioa larunbatean emango dute ETB1en, 21:00etan.

Lazkagao Tatto tatuatzailea.Hitzetik Hortzera

Lazkagao Tatto tatuatzailearen Lazkao Txikiren tatuaje bat.Hitzetik Hortzera













