N-1 errepidean mozketak egingo dituzte igandean
Legorreta, Itsasondo, Ordizia, Beasain eta Olaberria inguruan izango dira aldaketak, inausketa mozketa-lanengatik.
N-1 errepidea Itsasondo eta Arama artean. N-1 errepidean, Itsasondo, Ordizia. Beasain eta Olaberria inguruan, inausketa eta mozketa-lanal egingo dira igandean, eta beraz, aldaketak izango dira errepide nagusian. Mozketa guztiak ez dira aldi berean egingo, eta desbideratzeak behar bezala seinaleztatuko dira.
Batetik, Gasteizerako noranzkoan errei motela itxiko da, 423+500 KPtik (Itsasondoko Ibaiondo industrialdearen parean) 419+100 KPrainoa, (Beasaingo Zaldizurreta). Zirkulazioan 06:30etik 11:00etara izango du eragina.
Bestetik, Donostiako noranzkoan ere errei motela itxiko da, 423+500 KPtik (Itsasondoko Ibaiondo industrialdearen parean) 426,500 KPraino (Legorretako tunela igaro ondoren). Eta Legorretako irteerako 426-1-S adarra itxiko da. Zirkulazioan 06:30etik 12:00etara izango du eragina.
Eta azkenik, Gasteizerako noranzkoan errei motela itxiko da, 417 KPtik 415+700 KPra, Olaberriako zuzengunean. Zirkulazioan 10:00etik 17:00etara izango du eragina.













