Pilota egokituko txapelketako 2. jardunaldia Lazkaon jokatuko dute
Joxemiel Barandiaran frontoian jokatuko dituzte partidak larunbatean.
Pilota egokituko partida bat, Idiazabalgo Igarondon. Hitza Gipuzkoako Euskal Pilota Egokituko XVI. Txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute Lazkaoko Joxemiel Barandiaran frontoian, larunbatean, 09:30etik 13:30era bitartean.
Lazkaoko jardunaldian adimen urritasuna duten pilotariek palaz jokatuko dute teniseko pilotarekin. Eskualdeko ordezkaritza ere izango da: Josu Arratibel ataundarrak 14. partida jokatuko du Jurdan Arakistain zumaiarraren aurka. 24 buruz buruko txapelketako partida jokatuko dira eta bi lagunarteko. Buruz buruko finala Irunen izango da, hilaren 28an, 10:00etan.
Txapelketa hau Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak elkarlanean antolatzen du.













