Ttipi-Ttapa Morea antolatu dute Zaldibian, larunbatean
Ohi bezala, oinez, korrika edo ibilbide egokituan egiteko aukera dute parte hartzaileek.
Ehun emakumezko inguruk parte hartu dute gaur ibilbide feministan.Iñaki Gurrutxaga Martxoaren 8an bezperan, larunbatean, ospatuko dute Zaldibian seigarren Ttipi-Ttapa Morea. Urtez urte sendotzen ari den hitzordu horrek «aldarrikapena eta giro paregabea» uztartuko ditu beste behin ere. «Goazen kaleak arduraz, kolore morez eta aldarriz betetzera», diote Aske-koek.
Egun osoko egitaraua antolatu dute Zaldibian: 10:30ean beroketa egiteko elkartuko dira plazan, eta 11:00etan abiatuko dira ttipi-ttapa parte hartzaileak, bakoitza bere erritmoan. Ohi bezala, oinez, korrika edo ibilbide egokituan egiteko aukera dute parte hartzaileek. Bestalde, 13:00etan ekitaldia egingo dute plazan eta 14:30ean, bazkaria, Gaztelu elkartean. Egunarekin amaitzeko, pote girotua izango da.













