Eskualde osoa emakumeen eskubideen aldeko borrokan
Goierriko herri desberdinetan elkarretaratzeak eta ospakizun desberdinak antolatu dituzte. Legazpin, esaterako, elkarretaratzea egin dute Euskal Herria plazan, Legazpiko Asanblada Feministak antolatuta.
Euskal Herria plazan bildu dira herritarrak. Ordiziako manifestazio nagusiaz gain, gaurko egunean Goierriko herri desberdinetan elkarretaratzeak eta ospakizun desberdinak antolatu dituzte:
ARAMA:
- 14:00etan, emakumeen bazkaria, Ostatuan.
ATAUN:
- 10:30ean, gosari morea, Kalostran. 11:00etan, kartelen sorkuntza. 11:30ean, dantza. 12:00etan, Ordiziara. 14:30ean, bazkari morea, Aizkoaten.
EZKIO:
- 12:00etan, Topatik, kalejira. 13:30ean, argazkia eta abestia, Ezkioko udaletxe aurrean. 14:00etan, bazkaria elkartean.
GABIRIA:
- 11:45ean, Ordiziara joateko hitzordua futbol zelaian. 15:00etan, emakumeen bazkaria. 16:30ean, Ur handitan, zaintza dokumentala eta solasaldia.
IDIAZABAL:
- 12:00etan, elkarretaratzea, plazan. 12:15ean, bertsoa, Oihana Iguaranen eskutik. 12:30ean, Axari dantza taldearen emanaldia. 13:00etan, poteo morea. 14:30ean, bazkaria.
ITSASO:
- 14:00etan, argazkia eta bazkaria Ostatuan. 17:00etan, erakusketari buruzko azalpenak artistaren eskutik.
LAZKAO:
- 11:30ean plazan elkartuko dira, Ordiziara joateko. 14:30ean, bazkari feminista, Gerriko elkartean.
LEGAZPI:
- 10:45ean 12:15ean, Txillida Lantokian, bisita turistikoa: Emakumeak fabriketan eta etxeetan XIX. mendean. Antolatzaileak, Lenbur eta Urola Garaia Turismoa. 12:30ean, elkarretaratzea Euskal Herria plazan, Legazpiko Asanblada Feministak antolatuta. 18:30ean, Itaiaren manifestazioa Euskal Herria plazatik.
MUTILOA:
- 13:00etan, elkarretaratzea.
ORMAIZTEGI:
- 12:30ean, Ordiziako manifestaziora. 18:00etan, museoak gidatuta, Eulali Borboikoa solasaldia Gizarte Etxean, eta ondoren, txokolate jana.
SEGURA:
- V. Emakumezkoen txirrindulari txapelketak: 09:30ean, kadete mailako lasterketa eta 11:00etan junior, 23 urtez azpiko eta elite mailakoa. 10:15ean plazan elkartuta, Ordiziako mobilizaziora. 17:00etan, Azpilla dantza taldearen emanaldia, plazan.
ZEGAMA:
- 12:30ean, elkarretaratzea udaletxe aurrean. Ondoren, kalejira Tobera musika eskolako trikiti eta panderojoleek alaituta. Amaieran, mokadutxoa udaletxe azpian.
ZERAIN:
- Udalak eta Oa kultur elkarteak antolatuta: 11:45ean, elkarretaratzea udaletxe aurrean; eta 12:30ean, Ordiziako eskualdeko mobilizaziora. ZerainLabek antolatuta: 10:00etan, Aizpeako meategietan ibilaldia, plazan elkartuta. Ondoren, hamaiketakoa Liztormendi elkartean.
URRETXU-ZUMARRAGA:
- 11:30ean, Podcasta zuzenean, 12:30ean elkarretaratzea eta ondoren bermutada, Emakumeen plazan. Urola Garaiko Koordinadora Feministak antolatuta. 12:00etan, emakumeen binakako pilota txapelketa, Beloki pilotalekuan.
Hemen Legazpiko ekitaldiko argazki batzuk (Tere Madinabeitia):













