Goierriko Gazte Feministak kalera atera dira gauez
Erauskin plazatik abiatuta, gauerdian egin zuten mobilizazioa, Bideluze plazaraino. Bertan, adierazpen bat irakurri zuten, "beste mundu bat posible" dela aldarrikatuz.
Bart gauean, Beasaingo mobilizazioa. Bart gauean, eskualdeko gazte feministek Beasaingo kaleak hartu zituzten. Erauskin plazatik abiatuta, gauerdian egin duten mobilizazioa, Bideluze plazaraino. Bertan, adierazpen bat irakurri zuten, gaur egungo “indarkeriaren eta prekarietatearen” aurka eta “beste mundu bat posible” dela aldarrikatuz.
Gainera, aurtengo mobilizazioa gauean antolatzearen arrazoia ere azaldu zuten. Haien esanetan, gaueko parranda giroan oraindik ere erasoak gertatzen dira, baita Beasainen bertan ere; horregatik, egoera horri erantzutea ezinbestekoa dela azpimarratu zuten, martxoaren 8ko lehen orduetatik kaleak, lantokiak, ikastetxeak eta errepideak aldarri feministaz betez.
Era berean, ozen adierazi zuten iraultzak “errotik” izan behar duela, eta feminista izango dela. Azkenik, gaurko eguneko ekitaldi eta manifestazioetan denak batera batzeko deia egin zuten.













