Goierriko bederatzi bikote sailkatu dira Euskal Herriko finalera
Arriarango kanporaketan irabazle izandako Josemi Guillorme eta Ignacio Torres bigarren postuan sailkatu dira Gipuzkoako finalean. Euskal Herriko finala martxoaren 28an da.
Josemi Guillorme eta Ignacio Torres Gipuzkoako bigarrenak, sariekin.EHMF Goierriko bederatzi bikote sailkatu dira Euskal Herriko XVII. Mus Txapelketako final nazionalera. Zazpi herrialdeetako finalak jokatu dira larunbatean; Gipuzkoako finala Antzuolan jokatu da, 135 bikoterekin, horietatik 32 goierritar. 135 horietatik, Euskal Herriko finalera Gipuzkoako 32 bikote sailkatu dira, eta bederatzi bikote goierritarrak dira.
Bergarako Antonio Ramos eta Ana Ot izan dira Gipuzkoako irabazleak, eta bigarren postua lortu dute Beasaingo Arriarango kanporaketan irabazle izandako Josemi Guillorme eta Ignacio Torresek.
Horiekin batera, Euskal Herri mailako finalerako txartela lortu dute Ezkioko Jon Muñoz eta Julen Etxeberriak (seigarren Gipuzkoakoan), Legazpiko Joseba Telleria eta Joseba Gabilondok (hamargarren), Ormaiztegiko Jose Mari Urbieta eta Juan Miguel Loidik (hamabigarren), Ataungo Hodei Zabaletak eta Axel Goikoetxeak (hamahirugarren), Olaberriko Iker Imaz eta Harri Herguedasek (hemeretzigarren) eta Jon Idiakez eta Jon Esnaolak (hogeita hirugarren), Segurako Jon Sarasolak eta Haritz Jauregik (hogeita hamargarren) eta Zaldibiako Iñigo Mendizabal eta Jon Mendizabalek (hogeita hamaikagarren).
Otsailaren 22ra bitartean jokatu dira herriz herrikako kanporaketak. Zazpi herrialdeetako finalen ondoren, Euskal Herriko finala Amasa-Villabonan jokatuko da martxoaren 28an.

Muslariak Antzuolako frontoian, larunbateko Gipuzkoako finalean.EHMF













