Maratoi martxan Euskadiko errekor berria ezarri du Hodei Caballerok
Hiru asteetan ezarri duen bigarren errekorra izan da. 3 ordu, 14 minutu eta 29 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko.
Hodei Caballero ordiziarra. Asteburuan Eslovakian jokatu den World Athletics Race Walking Gold Tour lasterketan izan da Hodei Caballero martxa korrikalari ordiziarra, eta Euskadiko errekor absolutu berria ezarrita bueltatu da etxera. Hiru asteetan hautsi duen Euskadiko maratoiko bigarren errekorra izan da, 3 ordu, 14 minutu eta 29 segundoko denborarekin. Errekorrari bi minutu kenduta eta Munduko Martxa Kopara joateko gutxienekotik 29 segundo eskasera geratu da. Lehen urtea du maila absolutuan.
Espainiako selekzioarekin deitua izan da datorren asterako.













