Mariren jaitsierako dantzarako izen-ematea ireki dute
Martxoaren 22ra arte egongo da zabalik, eta martxoaren 26an egingo dute zozketa Arrano Kulturaren egoitzan.
Mariren jaitsierako 2024ko irudia.Ariane Vierbücher Loinatz jaietako Mariren jaitsieran dantzari gisa parte hartzeko izen-ematea ireki dute. Udalaren webgunean gaitutako galdetegia beteta egin behar da. Parte hartzeko ezinbestekoa da Beasainen erroldatuta egotea.
Aurten 17 urte betetzen dituztenen artean (2009an jaiotakoak) zozketaz aukeratutako 40 dantzari arituko dira oholtza gainean dantzan. Plazan, berriz, lurrean, 17 urtekoen artean oholtzarako hautatuak izan ez direnek eta bigarren zozketa batean izena eman dutenek osatuko dute taldea, 300 dantzari lortu arte. Zozketetan aukeratuak izan ez direnek beheko kalean (Kale Nagusian) dantzatzeko aukera izango dute.
Martxoaren 22ra bitartean egongo da irekita izena emateko epea. Martxoaren 26an egingo da zozketa Arrano Kultuaren egoitzan, eta martxoaren 27tik aurrera kontsultatu ahal izango dira zozketako izenak zozketa.beasain.eus/eus helbidean, NAN zenbakia sartuta.
Aurtzaka Dantza Taldeak entsegu irekiak antolatuko ditu apirilaren 24an eta maiatzaren 8an, 19:00etatik 20:30era La Salle ikastetxeko patioan.













