Ekain Ibarguren komikoak ikuskizuna egingo du Gabirian
'Arlote bat hautsak harrotzen' du izena azpeitiarraren saio umoretsuak.
Martxoaren 13an, 18:00etan, Ekain Ibarguren komiko azpeitiarrak Arlote bat hautsak harrotzen ikuskizuna egingo du Gabiriako kultur etxean.
Arlote baten istorioa du ikuskizunak ardatz, umorea, antzerkia eta keinu bidezko lana uztartuz. Ibarguren pailazo malabarista ere bada Gure Zirkuan, euskarazko lehen zirku ibiltarian.













